Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1987tik 1991 urte artean Zumaiako Udaleko zinegotzi izandako Migel Angel Manzisidor zendu da. Hari esker onez, oharra kaleratu du Zumaiako Udalak:
"Atzo utzi gintuen Migel Angel Manzisidorrek, ustekabean. Zumaiako Udalak bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi die familia, lagun eta gertukoei. Gizon langilea zen Migel Angel, horrela erakutsi du urte luzez udalarekin izandako harremanean. 1987tik 1991. urte bitartean EAko zinegotzia izan zen, baina aldi hura bukatuta ere herriaren alde lanean jarraitu zuen. Batik bat, baserritarrekin elkarlanean aritzeko bidelagun izan zuen udalak Manzisidor. Udalean zein Urkomen (Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea) jarri du urteetan bere hondar aletxoa Manzisidorrek. Horregatik guztiagatik, Zumaiaren alde egindako guztiagatik, eskertu nahi du udalak".