Joxe Mari Kortari omenaldia, 2012an. (Artxiboko irudia)
Joxe Mari Kortaren oroimenezko ekitaldia egingo dute larunbatean Zumaian, 12:00etan, Korta poligonoan. Zestoako Udalak bat egin du "Arroabeko seme" zenaren ekitaldiarekin. Udalaren arabera, "abertzalea, euskaltzalea, kirolzalea, enpresaria eta gizon herrikoia" zen Korta. Hamabost urte beteko dira aurten ETAk hil zuela, eta Zestoako Udala, herritarren ordezkari gisa, haren aldeko ekitaldian izango da.
"Iraganean gauzatu diren bidegabekeriak oroituz, aurrerantzean guztion arteko elkarbizitza baketsua eta bidezkoa eraikitzeko gai izan gaitezen, larunbatean, Joxe Mari Korta Fundazioak egiten duen ekitaldian parte hartzeko erabakia hartu du Udalak", jakinarazi dute.