Olarro Egunerako laguntza eskatu diete Zumaiako elkarteei

J.L.Romatet 2015eko abuztuaren 6a

Irailaren 19an ospatuko da Olarro Eguna Zumaian. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzia handia izango du; olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan nahiz herri bazkarian. Horrek guztiak lan handia eskatzen du, eta Zumaiako elkarte...

Irailaren 19an ospatuko da Olarro Eguna Zumaian. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzia handia izango du; olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan nahiz herri bazkarian. Horrek guztiak lan handia eskatzen du, eta Zumaiako elkarteei laguntza eskatu nahi die udalak, aurtengoan ere.

Txosnetan lan egiteko aukera izango dute elkarteek. Irailaren16an eta 17an talde bakoitzetik gutxienez 12 lagunez osatutako taldea bilduko da olagarroa moztu eta brotxetak egiteko. Larunbatean, olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko, eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Goizeko 09:00etan hasi eta 23:00ak aldera arteko lana izango da.

Herri bazkaria zerbitzatzeko lana ere izango da talde batentzat. Lan horretako ezaugarri nagusiena da 550 lagunei herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea: bazkaria atera, txartelak kendu eta karparako sarrerak zaintzea; baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak ere.

Izena emateko aukera abuztuaren 30era arte dago turismo bulegoan (943-14 33 96 / turismoa@zumaia.eus). Taldeak bilera batera deituko dituzte, eta bilera horretan azalpen zehatzagoak emango zaizkie. Lan bakoitzaren betebeharrak zehatz-mehatz zein diren azalduko dituzte, eta zozketaren ondoren jakingo du talde bakoitzak zein tokitan lan egitea tokatu zaion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide