Xabier Garmendia Iztueta Zumaiako EAJko zinegotzia. (Zumaiako EAJ)
Xabier Garmendia Iztueta Zumaiako Udalbatzako EAJko zinegotziak uko egin dio bere ordainsariari. Horrela jakinarazi zion udalari uztailaren 14an aurkeztutako dokumentu baten bidez. Bertan Garmendiak zehaztu zuen zinegotzi izategatik, informazio eta gobernu batzordeetara eta udalbatzarretara joateagatik eta bozeramaile edo batzordeburu izategatik ez duela ordainsaririk jaso nahi. "Dagokidan diruarekin, udalak ondoen dagokiona egin dezake" esanez amaitu zuen zinegotziak bere idatzia.