Dinastia Etxabeko final laurdenak hasiko dira gaur, asteartea

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 4a

Pilota partidak 22:00etan hasita dira, Zestoako frontoian

Dinastia Etxabe txapelketako irudia (Argazkia: Javier Carballo) Ostiralean jokatu zen Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako 23 urtez azpikoen bigarren aurrekanporaketa jardunaldia. Lehen partidan, Azketa-Aizpitarte bikoteak 22-13 irabazi zion Bakaikoa-Etxegoin bikoteari. Bigarrenean, Elordik eta Lasak 22-18 emaitzarekin irabazi zieten Olano eta Urizarri. Gaur, asteartea,  22:00etan Zestoako frontoian final laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko da. Hasteko, jubenilen partida jokatuko dute Mediavilla-Mendia eta Salaberria-Erauskin bikoteek. Ondoren, 23 urtez azpikoen partida jokatuko da: Peña-A. Imaz, A. Etxebarria-Mateoren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide