Anaderen arrantza txapelketak izango dira aste honetan

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 4a

ZUMAIA // Anade elkarteak antolatuta ohiko kabra-dontzeila eta arrain txiki lehiaketak izango dira aste honetan. Kabren txapelketa ostegunean izango da eta bi egun beranduago, hau da, abuztuaren 8an, Iñaki Sorazuren Oroimenezko Arrain Txiki Txapelketa...

ZUMAIA // Anade elkarteak antolatuta ohiko kabra-dontzeila eta arrain txiki lehiaketak izango dira aste honetan. Kabren txapelketa ostegunean izango da eta bi egun beranduago, hau da, abuztuaren 8an, Iñaki Sorazuren Oroimenezko Arrain Txiki Txapelketa. Kabretarako izen-ematea bihar arte egongo da zabalik Anade elkartean, 18:30etik 20:30era. Ontzi bakoitzeko 10 euro ordainduko dira. Arrain txikikoan, abuztuaren 8a baino lehen emango dira izenak, ordutegi berean, eta izen emateko orduan lizentzia zenbakia eta kategoria zehaztu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide