Zumaiako Lubaki kiroldegian fisioterapia zerbitzuaz arduratzen den enpresak langile bat behar du zerbitzua eskaintzeko. Zumaiako Kirol Patronatuak dei egiten die fisioterapia ikasketak dituzten zumaiarrei, curriculuma aurkeztera anima daitezen. Zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan eskaintzen da. Fisioterapia ikasketez gain, baloratuko da zumaiarra izatea, euskaraz jakitea eta ikasketa osagarriak izatea. Curriculuma abuztuaren 14ra arte entrega daiteke kiroldegian.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide