Joan den ostiralean jokatu ziren Dinastia Etxabe pilota txapelketako lehen kanporaketak Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan. Lehen partidan, Etxebarriak eta Mateok 22 eta 18 irabazi zuten Zubiria eta Pujanaren aurka; bigarrenean, Labaka eta Erostarbe 22-16 Ugalde eta Aizpururen aurka. Ostiralean jokatu da bigarren jardunaldia.