Zumaiako emakumezkoen traineruak Euskadiko Txapelketa irabazi du. (Gorka Zabaleta)
Lekeition jokatu da Euskadiko Traineru Txapelketa, eta emakumezkoetan eskualdeko bi ordezkari izan dira norgehiagokan: Zumaia eta Orio. Zumaia izan da faboritoa hasieratik, eta ez du hutsik egin. Bigarren aldiz Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi du
2.778 metro osatzen azkarrena izanda. Orioko traineruak uste gabekoa egin du, eta bigarren postuan sailkatu da.
Euskotren Ligan Zumaia eta San Juan parekatuta dabiltza, horregatik Euskadiko txapelketan ere bandera lortzeko lehia bi ontzien artean izango zela pentsatzen zen. Dena dela, gaur Hibaika izan da hirugarrena eta San Juan laugarrena iritsi da.