Nagore Osoro zumaiarren patroia bandera astintzen. (San Miguel Liga)
Eguerdia jo baino ordu laurden lehenago abiatu dute Euskotren Ligako traineruek estropada Ibaizabalen. Laugarren kalea tokatu zaio Zumaiari eta hirugarrena Oriori. Estropada hasi denean sanjuandarren trainerua jarri da aurretik eta zazpi segundo inguruko tartea atera dio lehen luzean Zumaiari; balizara iritsi direnean ordea ziaboga oso zabala hartu dute sanjuandarrek eta hiru-lau segundu galdu ditu traieru arroxak. Denbora tartea txikitu dela aprobetxatuta Zumaiak lan ederra egin du, gainontzeko traineruei aurre hartu die eta estropada irabaztea lortu du Zumaiak. Zumaiarrek denboraldiko bigarren bandera irabazi dute.
Oriotarrak laugarren postuan sailkatu dira gaurko estropadan.