Gizonen podiuma, eskuinekoa da Etxeberria. (Goierriko Hitza)
Goierriko Bi Handiak proba jokatzen ari dira korrikalariak, Ehunmilien data berean. Atzo hasi ziren haiek ere, 23:00k inguruan, eta dagoeneko iritsi dira lehenak. Pedro Etxeberria zumaiarra, iazko irabazlea, hirugarrena izan da gizonen sailkapenean; eta Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiarra, berriz, laugarren postuan iritsi da emakumezkoetan. Ehunmilakoen proba ez bezala, GH2-ko kirolariak ez dira igaro Urola Kostatik. Informazio eta argazki gehiago,
Goierriko Hitzaren webgunean.
Honakoak dira podiumak:
Gizonak
- Iokin Garai.
- Ion Azpiroz.
- Pedro Etxeberria.
Emakumeak
- Silvia Trigueros.
- Aitziber Galdos.
- Elena Calvillo.