Zumaiako Flysch Trail proba igandean ETB1en emango dute

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 10a

ZUMAIA // Zumaiako Flysch Trail lasterketaren erreportajea igandean emango dute ETB1en, goizeko meza amaitu eta estropadak hasi bitarteko tartean. Baina, Eitb.eus-en dagoeneko ikusgai dago aurtengo lasterketaren bideo-erreportajea, Zu Kirolari saioko a...

ZUMAIA // Zumaiako Flysch Trail lasterketaren erreportajea igandean emango dute ETB1en, goizeko meza amaitu eta estropadak hasi bitarteko tartean. Baina, Eitb.eus-en dagoeneko ikusgai dago aurtengo lasterketaren bideo-erreportajea, Zu Kirolari saioko azken atalaren barruan, 08:47 minututik aurrera. Joan den igandean izan zen, eta Manuel Merillasek eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten mendi maratoia. 230 korrikalarik irten zuten, eta aurten Andutz igo behar izan dute. Egun horretan maratoi erdia ere jokatu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide