Hauteskundeen ondorengo lehen udalbatzarra dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 9a

Udal hautetsien ordainsariez bozkatuko dute gaur, osteguna

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeen ondoren ateratako udalbatzaren lehen plenoa egingo da gaur, osteguna. Aztertuko duten gai ordenean honako puntuak izango dira: udal talde politikoen eta bakoitzaren bozeramaileen berri ematea; batzorde informatibo iraunkorren eraketa eta osaketa; alkateak hartutako erabakien berri ematea honako gaietan: alkateordeen izendapenak, eta tokiko gobernu batzarraren kideenak eta maiztasuna; udal plenoaren batzarraldietarako maiztasuna; udalbatzako ordezkarien izendapena udalak ordezkatuta egon behar duen era guztietako organo kolegiatuetarako; eta hautetsien ordainketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide