Finalak hiru multzotan banatuta jokatuko dituzte: Gipuzkoako finalak gaur Zegaman jokatuko dituzte; Ekialdekoak, berriz, Zestoan dira bihar, larunbata; eta, Mendebaldekoak Lazkaon dira. Eskuz binaka ariko dira bigarren urteko kimu eta infantil mailako pilotariak.
Gipuzkoako finalean Zestoa
Gipuzkoako finalean Zestoako pilotariak ariko dira kimuen mailan. Gaur (ostirala) dira, 19:00etan, Zegamako Udal pilotalekuan. Bigarren urteko kimuen artean eskuz binaka Zestoako Etxeberria-Alonso Hernaniko Apaolaza-Insausti-Oiarzabalen kontra ariko dira.
Ekialdekoak Zestoan, tartean Zestoa eta Zumaia
Bihar, larunbata, 17:00etan, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan Ekialdeko finalak jokatuko dira, finaletan Zumaiako eta Zestoako pilotariak ere ariko dira.
Eskuz binaka, bigarren urteko kimuen mailan, Gazteleku 1 (Santesteban-Urruzola) Zumaia 1en (Iribar-Mendizabal) artean jokatuko da finala. Infantilen mailan, berriz, Zestoa (Uranga-Odriozola) EPLE2ren (Aranburu-Salaberria) kontra ariko dira.