Txomin Oronoz (GKN): “Proiektu zailetan onenak izan nahi dugu eta pertsonak dira horretarako ardatza”

Baleike.Eus 2015eko ekainaren 19a

GKN, Zumaiako GKNren fabrika bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago. Bihar, larunbata, enpresa barrutik ezagutzeko aukera izango da ate irekien jardunaldiari esker. Atzo, baina agintarien eta GKN multinazionaleko buruen bisita izan zuten Sagarbideko fabrikan. Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasun Sailburua; Jon Peli Uriguen, Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentuko diputatua; Peio Gibelalde, Adegiko presidentea, eta Oier Korta, Zumaiako alkatea, izan ziren urteurreneko ekitaldi honetan parte hartu zuten agintarien artean. Sarreran Txomin Oronoz, Zumaiako fabrikako zuzendari orokorra, izan zen hauei guztiei ongietorria ematen. Hitzaldiak eta ondoren egin zuten bisita gidatua hasi aurretik, plaka bat erakutsi zuten lantokiaren sarreran. 'Ezinezkoa den bakarra saiatzen ez zaren hori' leloa darama plaka horrek. Oronoz beraren hitzaldi batekin hasi zen atzoko ekitaldia. Eskerrak luzatu zizkien bertara inguratutako agintariei, baina baita ere fabrikako langileei. Bere emozioak eta sentimenduak eusten saiatuko zela esan zuen zuzendariak eta enpresaren 75 urteak istorio moduan, era sentibera batean kontatu zituen. Jarraitu albistea irakurtzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide