Imanol Lopez zumaiarrak iragarri du Miami Jai Alai frontoia utziko duela denboraldia amaitzen denean, ekainaren 30ean. Atzean uzten du Estatu Batuetako pilotalekuetan bizitako hamar urteko etapa profesional ikaragarria. Irabazi zitekeen guztia erdietsi du denbora honetan, egungo atzelari onena izatera eraman duena. Azken erronka Miamiko Koroi Hirukoitzea eskuratzea izango du.
Udazkenean hasiko du etapa berria euskal pilotatik kanpoko sektore batean, Mexikon, eta Administrazioko eta enpresen zuzendaritzako goi mailako ikasketak burutu ditu Florida International University-n horre- tarako. Hala ere, Jai Alai News atariari garbi uzi dio «zesta puntaren aktibo bat izaten jarraitu nahi» duela.
Hurrengo hilabeteetan izango dira bere etorkizunaren inguruko albiste gehiago.