Zumaiako Narrondon auto batek emakume bat harrapatu du

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 17a

Zumaiako Narrondo auzoan auto batek emakume bat harrapatu du gaur goizean, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez. Baleike.eus-en arabera, auzoko tabernaren atzealdean gertatu da ezbeharra. Banaketa egiten ari zen auto batek, atzerako martxan, emakume bat jo eta zangoa zapaldu dio. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide