Kiroldegia astebetez itxiko dute hilaren amaieran

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 17a

KIROLA // Mantenimendu lanak direla-eta, Lubaki kiroldegia itxita egongo da da astebetez, ekainaren 27tik uztailaren 5era. Tarte horretan, bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute, bertako bazkideen baldintza beretan. Aurrez, Zumai...

KIROLA // Mantenimendu lanak direla-eta, Lubaki kiroldegia itxita egongo da da astebetez, ekainaren 27tik uztailaren 5era. Tarte horretan, bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute, bertako bazkideen baldintza beretan. Aurrez, Zumaiako kiroldegian idatzi bat eskatu beharko dute, ekainaren 27a baino lehen. Azpeitiko igerilekuak eta kiroldegiak eskaintzen dituzten zerbitzuen berri izateko, Lubaki kiroldegira jo beharko da, edo Azpeitiko kiroldegira (943-81 30 69) edo igerilekura ( 943-81 41 21) deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide