Astebetez itxi egingo dute
Zumaiako Lubaki kiroldegia, ekainaren 27tik uztailaren 5era bitartean, hain zuzen ere. Urteroko mantenu lanak egiteko itxiko dute. Baina, egun horietan Zumaiako kiroldegiko bazkideek Azpeitiko kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko aukera izango dute, Azpeitiko kiroldegiko bazkideen baldintza berdinekin. Hala ere, Azpeitiko zerbitzuak erabili nahi ditztenek aurrez eskaera egin behar dute Zumaiako kiroldegian bertan. Eskaera ekainaren 27rako egin behar da.
Azpeitiko Kirol Patronatuak eskaintzen dituen zerbitzuen berri Lubakin ebertan eskatu daiteke.