Iñigo Urkullu lehendakaria hainbat biktima eta biktima elkarterekin elkartu da gaur Donostian. Han euskal
Andoitz Korta, artxiboko irudi batean
instituzioek biktimekiko izandako jarreraren errepaso kritikoa egin du. Barkamena eskatu die, Jaurlaritzak "lehenago eta hobeto" erreakzionatu behar zuelako bere esanetan.
Jardunaldian parte hartu du, besteak beste, Andoitz Korta zumaiarrak. ETAk hil zuen bere aita 2000. urtean,
Joxe Mari Korta enpresaburua. Andoitz Kortak lehendakariaren hitzak izan ditu hizpide kazetarien aurrean: "Barkamen eskaera berandu dator, lehendakariak berak aitortu duen bezala, bat nator horretan harekin. Gertatutakoa gertatu da, eta beharbada orain zen horretarako momentua; ongietorria da, beraz".
Aro berri bat
Urkulluk adierazi du Jaurlaritzak aro berri bat hasiko duela biktimen alorrean, eta konpromisoa agertu du "etorkizuneko begiradak ez dezan ahaztu biktimen memoria eta oinazea".