Azkoitia eta Azpeitia Herriartekoan final laurdenetan ariko dira

Nerea Uranga 2015eko ekainaren 5a

Gaur jokatuko dituzte eskuz pilota partidak, Azpeitiak Frontoi Txikian eta Azkoitiak Zizurkilen; Zumaia zestan ariko da, Getarian

Gipuzkoako Herriarteko eskuko pilota txapelketa final laurdenetara iritsi da. Gaur, ostirala, Azpeitia Beasainen kontra ariko da, 22:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikian. Frontoia girotzeko hainbat zozketa egingo ditu Ilunpe Pilota Elkarteak; hau da, Lino Aramendik emandako urdaiazpikoa eta ardoak  eta Barrenetxe harategiak emandako txuletak. Azkoitiak, berriz, Zizurkil izango du aurkaria; kasu honetan, gaur, ostirala, Zizurkilgo Intxaurren jokatuko dute joanekoa, 20:15ean hasita. Txapelketa Urola Kostako lau herrik hasi zuten: Aia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiak. Lehen bi herrietako pilotariek elkarren kontra jokatu zuten final hamaseirenetan, eta Zestoak egin zuen aurrera. Zortzirenekoetan Zestoak Oiartzunen kontra jokatu zuen, hantxez bukatu bidea. Azkoitiak eta Azpeitiak zortzirenekoetan hasi zuten lehia. Azkoitiak Bidania-Goiatz kanpoan utzi du. Azpeitiak, berriz, Errenteria kanporatu du. Zestan puntan, Zumaia Zestan, Zumaia ari da. Gaur, bosgarren jardunaldia, Donostiaren kontra ariko da, 19:00etan, Getarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide