Juanjo Alvarezek jaso du Eusko Ikaskuntza Saria

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 5a

ZUMAIA// Juan Jose Alvarez Rubiori (Zumaia, 1964) eman diote 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Saria. Epaimahaikideek Alvarez Rubiok Euskal Herrian zein atzerrian duen proiekzioa eta bere lanen ik...

ZUMAIA// Juan Jose Alvarez Rubiori (Zumaia, 1964) eman diote 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Saria. Epaimahaikideek Alvarez Rubiok Euskal Herrian zein atzerrian duen proiekzioa eta bere lanen ikuspegi kritiko eta berritzailea nabarmendu dute. Egun Europako Kontseiluan aholkularia da zuzenbideko arlo batzuetan Alvarez Rubio. Zuzenbide pribatuan katedraduna da, eta EHUko irakaslea, eta Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuko kidea ere bada. Gaur egun Zarautzen bizi da zumaiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide