Haurrek bai kazetari sena

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 4a

Zumaiako Herri Eskolako HH5eko haurrekin izan dira 'Baleike'-ko eta HITZAko Gorka Zabaleta eta Uxu Ostolaza, bi hedabideetako lana azaltzen.Galdera zorrotzak egiteko berezko abilezia dute haurrek eta, seguruenez, atrebentzia da haiei kazetaritza zer de...

Zumaiako Herri Eskolako HH5eko haurrekin izan dira 'Baleike'-ko eta HITZAko Gorka Zabaleta eta Uxu Ostolaza, bi hedabideetako lana azaltzen.

Galdera zorrotzak egiteko berezko abilezia dute haurrek eta, seguruenez, atrebentzia da haiei kazetaritza zer den erakutsi nahi izatea, baina atzo Baleike-ko zuzendari Gorka Zabaleta eta UROLA KOSTAKO HITZAko kudeatzaile Uxua Ostolazaren bisita izan zuten Herri Eskolako HH5eko haurrek. Kamera, grabagailu eta egunkari artean eman zuten goiza, kazetariek albisteak nola lantzen dituzten ikasten. Beraiek ere eskolan lantzen dituzte albisteak, eta badute herrian gertatzen denaren berri. Kanpin berria ireki dela, esate baterako, ederki dakite denek: «Bi igerileku dauzka, eta jolastoki bat ere bai!», esplikatu zieten kazetariei.

Atzo kazetaritzari buruzko saioa egin zen modura, ikasturtean zehar hainbat guraso joan dira eskolara beraien lanbidearen edo zaletasunaren berri ematera. Eskolak berriro zabaldu nahi die gonbitea gurasoei eta herriko eragileei, nahi dutenean eskolara joan eta haurrekin solasean egin dezaten. Hori bai, ez ahaztu hauek kazetari sena dutela...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide