Ekainaren 1etik 7ra bitartean egingo da Zumaian, bertakoa Slow Astea. Hasteko, 'Zumaian, bertako hitzak' izeneko hitzak bilduko dituzte bihar (ekainak 2) bitartean. Deialdian parte hartzen dutenek zozketa batean sartuko dira.
Herrietako hizkerak galtzen ari dira pixkanaka, baita Zumaian ere. Horregatik, geurea den altxor horri eusteko, Zumaiako hitz edo esapide bereziak identifikatzen laguntzeko deialdia egin dute. Hitz edo esapide horiek Alondegia kultur etxean eta turismo bulegoan jarriko diren kaxa batzuetan utzi daitezke, norberaren izen-abizen, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidearekin batera. Proposamenak turismoa@zumaia.eus helbidera bidaltzeko aukera ere izango da. Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitarteko kanpaina da.
Deialdi honetako parte-hartzaile guztien artean bi Slow, bertako menu eta hamar Slow, bertako pintxo zozkatuko dituzte. Zozketa ekainaren 3an, 19:00etan, egingo dute.