Maiatza Dantzaneko bi saio, gaur arratsaldean Zumaiako Arranplan

baleike.eus Aktualitatea. 2015eko maiatzaren 29a

Arantza Iglesiasek haurrentzako dantza tailer bat ere eskainiko du

Zumaiako Astindu dantza taldeak antolatutako Maiatza Dantzaneko azken bi saioak egingo dira gaur, ostirala, 18:00etatik aurrera, Arranpla parean. Dantza garaikidearen izango da gaurkoa, Alima dantza eskolaren laguntzarekin.
Hasteko, 18:00etan, Dantza sortzailea familian tailerra eskainiko du Arantza Iglesiasek. 3 urtetik gorako haurrei eta hauen familiei zuzenduta. Izena aurrez ematea gomendatu dute, astindu.zde@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. 19:00etan, berriz, Nora egingo duzu korrika sinnerman izeneko ikuskizuna dantzatuko dute Arantza Iglesiasen ikasleek eta jarraian, Iglesias berak dantzatuko du Beltza izeneko ikuskizuna. https://youtu.be/CqzNM4imGyQ

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide