Egitarau zabala prestatu dute, eta goizean goiz hasiko dira: argazki erakusketa bat egongo da, mural bat margotuko dute, azoka bat egingo dute eta pintxoak ere egongo dira, bereziak: pintxo internazionalistak.
11:00etan mahai inguru bat egingo dute. Gazteek eta ikasleek hainbat herrialdetako askapen prozesuetan izan duten paperaz hitz egingo dute, eta "begirada internazionalista batetik, esperientzia hauen elkartrukearen garrantziaz" arituko dira.
Ondoren herri bazkaria egingo dute eta hura girotzeko La Jodedera taldeak emanaldia bat eskainiko du.
Ekitaldi politiko bat ere egingo dute Ernaik eta Askapenak. 21:00etan izango da, eta eguna amaitzeko kontzertuak egongo dira.