Gaur hasita, asteburuan ospatuko dira Estazioko jaiak

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 29a

GIZATEA // Gaur San Pankrazio jaien barruan rock kontzertua eskainiko dute Brote, Baserriko Oliaxkue Labien eta Main Thread taldeek, 23:00etatik aurrera. Bihar, 12:00etan txupinazoa botako dute, eta ondoren pintxo poteoa eta haurrentzat jolasak egongo ...

GIZATEA // Gaur San Pankrazio jaien barruan rock kontzertua eskainiko dute Brote, Baserriko Oliaxkue Labien eta Main Thread taldeek, 23:00etatik aurrera. Bihar, 12:00etan txupinazoa botako dute, eta ondoren pintxo poteoa eta haurrentzat jolasak egongo dira. Bazkalondoren, mus txapelketa (16:30), txokolate jana (18:30), sagardo dastatzea (19:00), eta Eganen bi saio, 19:30ean eta 23:00etan. Eta igande eguerdian, hamaiketakoaren ondoren, idi proba jokatuko da, Oikiako Artabilla eta Arroako Etxetxoren artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide