Arratsaldeko 18:00etako parte hartze datuak kontutan hartuta, 2011ko udal eta foru hauteskundeetan baino parte hartze handiagoa izaten ari da Zumaian: gaur, 18:00etarako, hautesleen %54,71k zuen botoa emanda; 2011an, aldiz, %50,08k.
Eguerdiko ordubietarako %41,80 zen parte hartze datua Zumaian; 2011n %38,46koa. Gaur, ordu horretan Urola Kostako batez besteko parte hartzea %40,99koa zen.
Zumaiako hautesle errolda 7.485ekoa da.
Zumaian
EH Bilduk,
EAJk, PSE-EEk eta PPk aurkeztu dituzte hautagaitzak.