Bekara aurkezteko
Bekara banaka edo taldeka aurkeztu daiteke. Bekarako proiektuak aurkezteko epea ekainaren 12an bukatuko da; proiektuak, Zumaiako udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira.
Proiektu irabazleak 6.700 euro jasoko ditu beka bezala; hiru zatitan egingo dute ordainketa (%40 proiektua hautatutakoan; %30 hiru hilabete igaro ondoren, eta %30 ikerketa aurkeztu eta epaimahaiak bere oniritzia ematen duenean). Diagnosia egiteko epea, berriz, uztailaren 1etik abenduaren 31 bitartekoa da. Diagnosia egin bitartean, Zumaiako Berdintasuneko teknikariarekin jarraipen bilerak egin beharko ditu.