
ELA sindikatuak hiru eguneko greba hasi zuen asteazkenean adinekoen egoitzetan, enpresako eta Gipuzkoako lan hitzarmenak berritzeko asmoz. Grebarekin bat, mobilizazioak hasi dituzte Gipuzkoan zehar, eta eskualdean auto karabana egin zuten atzo. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Zumaiako eta Zarauzko egoitzak zeharkatu zituzten. Gaur, herrialdeko manifestazioa egingo dute Donostian 11:15ean, Boulevardetik hasita. ELAren arabera, greba «erabat arrakastatsua» ari da izaten, eta akordioa lortu ez duten egoitzetan «erabatekoa edo osoa altua» da haren jarraipena. Eskualdean, gehienetan gutxieneko zerbitzuekin ari dira martxan.