Iñigo Peñak brontzezko domina irabazi du Europako txapelketan

baleike.eus Aktualitatea. 2015eko maiatzaren 3a

Finalaurrekotan estropada eta denbora bikaina egin ondoren, dominaren bat eskuratzeko aukerak zituela agerian geratu ziren. Goizeko 9:39an jokatu da 1.000 metroko finala eta estropada gogor eta estu batean etxekoan, Txekiar Errepublikakoak izan dira irabazleak 2:57.280 denborarekin. Bigarren Portugal izan da eta hirugarren Espainia, irabazlearekiko segundo bar eta 292 milarenetara. Europako txapelketan emaitza on bat lortzea zutela helburu adierazi zuen Peñak txapelketa jokatu aurretik, eta asmo hori, behintzat, burutu du Javier Hernanz, Rodrigo Germade, Oscar Carrera eta Iñigo Peñak osatutako ontziak. Orain udan Milanen jokatuko den Munduko txapelketara begira jarriko dira, bertan banatuko baitira 2016ko Olinpiar Jokoetako txartelak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide