Itxas Gain piragua elkarteak bere gain hartu du aurtengo Euskadiko Maratoi Txapelketaren antolakuntza, Euskadiko Piraguismo Federazioaren eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin. Ostiral honetan (maiatzak 1) jokatuko da proba, 14:30etik aurrera, Urola ibaian. Irteera zubi berri paretik egingo dute, eta helmuga Itsas Kiroldegi parean izango dute; ziabogak, berriz, Bedua bidean eta irteera gunean bertan. Porteoa egiteko eremua Itsas Kiroldegi pareko arranpa parean atonduko dute.
Kategoriaren araberako distantzia osatu beharko dute:
- Senior eta 23 azpiko gizonezkoak: zirkuituari bost itzuli eta bost porteo, 16,8 kilometro.
- Senior, junior eta beterano emakumezkoak: zirkuituari lau itzuli eta lau porteo, 13,6 kilometro.
-Junior, beterano eta kanoista gizonezkoak: zirkuituari lau itzuli eta lau porteo, 13,6 kilometro.
- Kadete emakumezkoak eta gizonezkoak: zirkuituari 3 itzuli eta 3 porteo, 10,4 kilometro.
Irteerak ere modu txandakatuan egingo dituzte:
- 14:30. K-2 eta K-1 kadete gizonezkoak.
- 14:32. K-2 eta K-1 kadete emakumezkoak / C-2 eta C-1 kadete gizonezkoak.
- 16:00. K-2 senior, junior eta beterano gizonezkoak.
- 16:02. K-1 senior, 23 azpi, junior eta beterano gizonezkoak.
- 16:04. K-2 eta K-1 senior, 23 azpi (K-1 bakarrik), junior eta beterano emakumezkoak.
- 16:04. C-2 eta C-1 senior, 23 azpi (K-1 bakarrik), junior eta beterano gizonezkoak.