Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Txapelketako azken fasea jokatuko da Zumaian
Datorren astean Zumaian jokatuko da Espainiako Txapelketako azken fasea. Zortzi talde izango dira lehian eta dena ondo antolatzeko ahalik eta jende gehien behar da. Gaur, asteartea (apirilak 28), 20:00etan bilera egingo dute kiroldegian, eta bereziki daude deituta Pulpoko jokalarien gurasoak, entrenatzaileak eta laguntzaileak, baina baita laguntzeko prest dagoen edonor, denen laguntza beharko da eta.