Espainiako bandera bana Oriorentzat eta Zumaiarentzat, bateletan

Sasoian.info 2015eko apirilaren 27a

Espainiako Batel Txapelketa ere irabazi dute eskualdeko arraunlariek. Senior emakumezkoetan Zumaiak ez zuen aurkaririk izan Moañan (Galizia), eta atzean utzi zituen Chapela eta Meira, bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren. Oriok ere bandera bat erdietsi zuten, jubenil emakumezkoetan, eta horrez gain, brontzezko domina bereganatu zuen infantil gizonezkoetan; podiumaren atarian geratu ziren jubenil mutilak, laugarren postuan sailkatuz. Espainiako Batel Txapelketako emaitza zehatzak ikusgai daude Sasoian.info webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide