Espainiako zortzi onenen artean sartu nahi dute Pulpoko jubenilek

Gorka Zabaleta 2015eko apirilaren 24a

Pulpo eskubaloi taldeko jubenilek hitzordu garrantzitsua dute gaurtik aurrera Logroñon (Errioxa, Espainia). Azken bi urteotan Espainiako Txapelketako azken fasearen atarian gelditu ondoren, aurten dute urrats hori egiteko azken aukera. Izen handiko hi...

Pulpo eskubaloi taldeko jubenilek hitzordu garrantzitsua dute gaurtik aurrera Logroñon (Errioxa, Espainia). Azken bi urteotan Espainiako Txapelketako azken fasearen atarian gelditu ondoren, aurten dute urrats hori egiteko azken aukera. Izen handiko hiru aurkari izango dituzte aurrean, Anaitasuna (gaur, 18:30ean), Granollers (bihar 16:00etan) eta Naturhouse La Rioja (etzi, 12:30ean), hirurak Ohorezko Mailako klubak. Baina itxaropen hadiekin doaz zumaiarrak.

«Taldea oso ondo iritsi da une honetara, jokalariak gogo handiarekin daude eta aurreko urteetako esperientzia daukagu», diote entrenatzaile lanetan ari diren Andres Torrikok, Xabi Letamendiak eta Ibon Enbilek. Iaztik taldeak asko hobetu du defentsako lana, Enbilek denboraldi osoan egin duen lan bereziari esker. «Orain gol gutxiago egiten ditugu, baina jaso ere askoz gutxiago». Anaitasuna eta bereziki Granollers izango dira aurkari gogorrenak, baina Zumaiatik joango diren jarraitzaileen bultzadarekin autobusa antolatu du klubak irabazteko aukerak dituztela uste dute.

Zarauztarrak ere lehian

Zarautz K.E. ere ariko da txapelketan. B multzoan jokatuko dute jubenil mutilek, Leonen (Gaztela eta Leon, Espainia) eta beraz, ez dira lehiatuko zumaiarren kontra. Leongo Abanca Ademar taldearen kontra jokatuko dute zarauztarrek, gaur 16:15ean. Beste norgehiagoka Balonmano Colindres and S.D.Teucro taldeen artekoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide