Taosarena izan da onena

Gorka Zabaleta 2015eko apirilaren 21a

Bandera kofradiako mastatik jaitsita, bukatu dira santelmoak. Hainbat lehiaketa izan dira bigarren asteburuan, tartean olagarro zoparena.Taosako Jose Inazio Egaña Pegaso eta Josu Agirrek irabazi dute aurtengo olagarro zopa lehiaketa. Epaileen lana ber...

Bandera kofradiako mastatik jaitsita, bukatu dira santelmoak. Hainbat lehiaketa izan dira bigarren asteburuan, tartean olagarro zoparena.

Taosako Jose Inazio Egaña Pegaso eta Josu Agirrek irabazi dute aurtengo olagarro zopa lehiaketa. Epaileen lana bertatik bertara segitu du aurten Baleike-k.

Lehiaketa serioa da olagarro zoparena, eta hala hartzen dute Beheko Plaza elkarteko antolatzaileek. Sukaldarien lana dastatzeko aukera izaten da urtero, eta herritar bakoitzak bere iritzia duenez, mundu guztia ez da ados izaten epaileen erabakiarekin, eta hori nahikoa izaten da batzuek epaia bera ere zalantzan jartzeko. «Lehen kexa gehiago izaten zen; azken urteotan epai-mahaiaren sistema aldatu egin dugu eta orain ez dago susmorako aukerarik», azaldu dute antolatzaileek. Eta kazetariak begiekin ikus dezan, epaimahaiaren lana ikuskatzera gonbidatu dute aurten.

«Lehen epaimahaia urtero pertsona berberek osatzen zuten, baina duela urte batzuk erabaki genuen sistema aldatzea. Ordutik, bost epaileak lehiaketan parte hartuko duten elkarteen artean zozkatzen dira. Beraiek dira, erabakia hartzen dutenak, eta urtero txandatuz doaz».

Lehiaketa 11:00etan hasten da, eta 13:00ak arte dute sukaldariek olagarro zopa prestatzeko. Lehiakide bakoitzak 330 gramo olagarro jasotzen ditu. «Antolatzaileok jartzen dugu ola- garroa. Geuk jartzen dugu beratzen egun batzuk lehenago, eta geuk txikitzen diegu. Beratzeko erabilitako ura ere ematen diegu, zoparako erabil dezaten».

Sukaldariak olagarro zopa prestatzen ari direnean epaimahaiko kideak ezin dira sukaldeetara gerturatu. «Sarrera debekatua daukate, gero baloratzeko orduan inork ez dezan inolako pistarik izan». 12:00etako Hogarreko lehen pisuan biltzen dituzte epaimahaiko kideak, hamaiketakoa egin dezaten. Aurten, Beheko plaza, Txepetxa, Anade, Taosa eta Inpernupeko ordezkariak bildu dira. Olagarro zoparik onenaren ezaugarriak galdetuta, «norberaren gustukoa» da denen erantzuna. Irizpide idatzirik ez dago, baina denak datoz bat, «betidanik» egin dena dela onena, «osagai berezirik gabea».

Berriketan ari garela, epaileak lanean hasteko ordua iritsi da. Hamar plater ekarri dizkiete mahaira, bakoitza zenbaki batekin. Sukalde bakoitzak bere zenbakia du, baina epaileak dauden gelara ekarri aurretik antolatzaile batek zenbakiak aldatu egiten ditu, eta berak gordetzen du zerrenda, puntuaketa amaitu arte. Horrela, inork ezin du jakin plater bakoitza norena den.

Alde handia zopen artean

Hasi dira platerak dastatzen. Bakarrik koloreari begiratuta, alde handia sumatzen da zopen artean. Batzuk ilunago, tipula gehiago gorritu dutelako; beste batzuk gorriago, tomate gehiago erabili dutelako, edo agian tomate saltsa edo piper saltsa erabili dutelako. Loditasunean ere aldea dago, batzuk arinago, beste batzuk sendoago. Hogei bat minutu eman dituzte platerak dastatzen, behin eta berriz, platerak alderatu eta puntuaketa zuzenena emateko. Behin puntu guztiak zenbatu ondoren, sailkapena prest dago. Lehenak 39 puntu, bigarrenak 29 eta hiruga- rrenak 28. Baina zein dira irabazleak? Izenak jakin gabe aterarazi dituzte epaileak gelatik. Sari banaketan jakingo da: aurrena Taosa, bigarren Beheko plaza eta hirugarren Txoaskina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide