Udarako turismoko teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Zumaiako Udalak

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 17a

Lanbideren bidez egingo dute hautaketa prozesua eta izena apirilaren 9tik 24ra artean eman behar da

Lanbideren bidez, uda garairako turismoko teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozesua hasi du Zumaiako Udalak. Zumaiako Turismo bulegorako lanpostua izango litzateke, eta etorkizunean bulegoan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko. Prozesuan parte hartzeko izena Lanbideren bidez egin behar da apirilaren 24ra bitartean. Turismoko teknikari laguntzailea hautatzeko prozesuari eta honek bete beharreko ezaugarri eta baldintzen inguruko xehetasunak Zumaiako Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide