Kadete mailako txirrindularitza proba izango da bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 17a

KIROLA // Bihar kadete mailako txirrindulari lasterketa izango da Zumaian. San Telmo jaiak bete-betean daudela, Gaztetxoak Torneorako puntuagarria izango den lasterketa izango da. Lasterketak 57 kilometroko ibilbidea izango du: bi itzuli emango dira Zu...

KIROLA // Bihar kadete mailako txirrindulari lasterketa izango da Zumaian. San Telmo jaiak bete-betean daudela, Gaztetxoak Torneorako puntuagarria izango den lasterketa izango da. Lasterketak 57 kilometroko ibilbidea izango du: bi itzuli emango dira Zumaiako saihesbidetik, eta ondoren hiru Zakila Bira egingo dituzte. Euskadiko Txapelketaren pareko lasterketa da, eta ondorioz, parte-hartzaileen kopurua handia izango da. 150 ziklistatik gora izatea aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide