Abiatu dira Darahliko kideak Sahararantz

baleike.eus Aktualitatea. 2015ko mar. 27a, 16:37

Gaur (martxoak 27) dira Darahli 2015eko espedizioko kideak Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetarantz. Kaxetan prestatuta zuten materiala eta norberaren motxilak autobusean kargatu eta laurak aldera joan dira Loiuko aireportura. Hamar eguneko esperientzia ahaztezina dute aurretik. Darahliko 2015 proiektua egunero jarraitzeko aukera egongo da Baleike.eus-en.
Hau da Saharako kanpalekuetarako prestatuta daukaten egitaraua: DARAHLI- 2015 PROIEKTUA Martxoak 27, ostirala : BIDAIA - 16:00etan, Zumaiatik irteera. - 17:00etan, Bilboko Loiu aireportuan fakturatu eta hegazkinera. -Goizaldean Tindufeko aireportura iritsi, handik kanpamenduetara eta haimetan banatu. Martxoak 28, larunbata : ZUG daira (udaletxea) - Goizean, familia eta ingurua ezagutu. 11:30ean, bilera ikasleekin. - 16:00etan, ZUG herrian harrera ofiziala: alkatea, gobernadorea, kontzejua - Laguntzaren banaketa: eskutitzak, eskola materiala, sendagaiak,eguzki plakak... Martxoak 29, igandea, SOWETO eskolan talde-lana (auzolana) - Goiz eta arratsaldez auzolana eskolan: pintatu, argi instalazioa jarri, erabilpen-anitzeko gela,... Martxoak 30, astelehena: SOWETO eskolan talde-lana (auzolana) - 10:00etan, hitzaldi tailerra Zugeko lokalean. Abdeslam Omar Lahsen, AFAPREDESAko zuzendaria (saharar preso eta desagertuen senideen elkartea). -Arratsaldez, auzolana eskolan. Martxoak 31, asteartea: SOWETO eskolan talde-lana (auzolana) - 10:00etan, hitzaldi- tailerra Zugeko lokalean. Rossana Bonetti, Italiako kooperantea erietxe militarrean. - Arratsaldez, auzolana eskolan: pintatu, argi instalazioa jarri, erabilpen-anitzeko gela,... Apirilak 1, asteazkena: ZUG dairan talde-lana (auzolana) -Goizez, auzolana eskolan: pintatu, argi instalazioa jarri, erabilpen-anitzeko gela,... -Arratsaldean, Soweto ikastetxean jolasak, ekintzak, tailerrak, kirolak. Apirilak 2, osteguna: RABUNI administrazio-zentroa -RABUNI: Erietxe Nazionala, Media Luna(Coop.alimentaria), AFADRADESA (Giza eskubideak), Iraupenaren museo nazionala, Guerra eta minen biktima-zentroa,... Apirilak 3, ostirala: AAIUN wilaya bisitatu - Goizean, nekazaritza eskola bisitatu. - Arratsaldean, Saharako dunak ezagutu, bertan afari-merienda. Apirilak 4, larunbata: AZKEN EGUNA - Goiza libre, merkatura joan, oroigarriak erosi. - Arratsaldean, alkate-kontzejuarekin agurra. Proiektuaren balorazioa. Familia agurtu. - Gauean, Tindouf aireportura irteera, hegazkina. Apirilak 5, igandea: Zumaiara buelta - 08:00ak alderako Bilboko aireportura iritsi eta Zumaiara buelta autobusez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide