Zumaiako Udalak ez du oraindik hondakinen bilketa sistema berria abian jarriko, prentsa ohar bidez azaldu duenez, "edukiontziek dituzten txipdun sarrailak beste herrietan mantenu arazo teknikoak eman dituelako"."Sarraila elektronikoekin sortu diren arazoak ikusita, horiek egiten dituzten enpresek arazoa konpondu arte" itxarongo du.
Izan ere, Udalak oharrean dioenez, txipdun sarrailak egiten dituzten enpresek aitortu dute mantenua oso garestia dela, arazo batzuk medio. Arazoa konpontzeko konpromisoa hartu dute, eta Udalak nahiago du zain egotea.
Jarraitu albistea irakurtzen Zumaiako hondakin bilketa sistema berriaz Baleike.eus webgunean.