Gaurko atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Azpeitian, Zumaian eta Zestoan

Onintza Lete Arrieta 2015eko martxoaren 25a

Gaur, asteazkena, Zumaian 20:00etan egingo dute atxiloketak salatzeko protesta, Magnoliopean. Zestoan, berriz, 19:00etan bilduko dira, plazan. Azpeitikoa 19:00etan izango da, Plaza Txikian. Gaur goizean, Etxerat-eko Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, eta Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Fernando Arburua preso ohia atxilotu ditu Guardia Zibilak hainbat herritan. Etxerat-ek esan du atxiloketa horiekin kriminalizatu egin nahi dela  presoen eskubideen urraketen aurkako lan "publiko eta gardena". Etxerat: "Eraso honi erantzutea ez dagokigu guri soilik, gizarte osoari dagokio".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide