Enplegu berriak sortzeko sektore estrategikoak aztertu ditu udal elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 24a

Turismo eta zerbitzuen sektorea, ingurumen sektorea eta hirugarren adineko kolektiboaren sektorea aztertu ditu. Sektore bakoitzeko eragile eta enpresekin bilduko da udal elkartea

Turismo sektoreko eragileekin bilduko da udal elkartea apirilaren 15ean. (Egilea: Amaia Ventas) Urola Kostako Udal Elkartea eskualdean lanpostu berriak sortzeko gaitasuna izan dezaketen enplegu «gune berriak» detektatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Enplegua sustatzeko tokiak tokiko dinamizazio endogenorako programaren barnean. Udal elkarteak hiru sektore estrategiko aztertu ditu: turismo eta zebitzuen sektorea, ingurumen sektorea eta hirugarren adineko kolektiboaren sektorea. Sektore horien etorkizuneko joerak eta arrakasta izan duten kasuak identifikatzen eta aztertzen ari da. Eragileekin bilerak Sektoreak aztertuta, hurrengo urratsa sektore horietan lan egiten duten enpresekin eta eragileekin biltzea izango da. Urola Kostako Udal Elkarteak proiektua aurkeztuko die eragileei, egin duten diagnostikoa horiekin elkarbanatuko du eta identifikatu dituzten joerak eta aukerak aztertuko dituzte sektorekako bileretan. Sektorekako topaketetan parte hartu nahi duten enpresek eta eragileek prospekzioa@urolakosta.org helbidera idatzi edo 943-890808 telefono zenbakira hots egin behar dute izena emateko. EGITARAUA Ingurumen iraunkorraren sektorea Martxoaren 30ean, astelehenean, 11:00etan. Ingurumen arloko erakundeei eta ingurumen iraunkorraren inguruan lan egiten duten edo egin nahi duten enpresei dago zuzendua. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da. Turismo sektorea Apirilarem 15ean, asteazkenean 09:30ean. Turismo arloko erakundeak eta turismo arloan lan egiten duten enpresei dago zuzendua: garraio enpresa, ostatu, jatetxe, kanpin, bidaia agentzia eta elikadura sektoreko enpresei besteak beste. Zarautzen udal elkartearen egokitzan izango da. 3. adinekoen arreta eta laguntza zerbitzuen sektorea Apirilaren 22an, asteazkenean, 11:00etan. 3. adineko pertsonekin edo arlo horretan lan egiten duten edo egin nahi duten erakundeei eta enpresei dago zuzendua. Zarautzen Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide