[caption id="attachment_131306" align="aligncenter" width="300"]

Oier Korta Oikiako pilotalekuan. (Iturria: Zumaiako EAJ)[/caption]
Zumaiako EAJko alkategai Oier Korta Oikiako auzotarrekin bildu zen ostiralean eta Kortak azaldu duenez, oikiarrek "Oikian bizitzen jarraitzeko eskubidea aldarritu zuten eta bertan bizitzen jarraitzeko behar adina zerbitzu eta azpiegitura eskatu zituzten". Auzotarren bildu ondoren, Kortak eta Zumaiako EAJk argi dute "Oikian bizitzeko aukera bermatu behar dela eta horretarako etxebizitzen sustapena bultzatu behar dela". Oikiarrekin bezala Korta zumaiarrekin bilduko da herritarren beharrak ezagutzeko eta EAJren asmoak zumaiarrekin partekatzeko