Azkoitiko eta Zumaiako egoitzak Kabiaren esku geratzea onartu du Diputatuen Kontseiluak

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako San Juan eta Azkoitiko San Jose adinekoen egoitzak bereganatu eta Kabia organismoaren esku uztea onartu du gaur, Diputatuen Kontseiluan, Elgoibar eta Villabonakoekin batera. Larraitz Ugarte aldundiaren bozeramaileak adierazi duenez, lehenengo lau egoitza horiek bereganatuko dituzte, hango udalekin hitzarmenak "adostu" eta gero. Udalek dagoeneko onartu dituzte hitzarmenak osoko bilkuretan, eta gaur Diputatuen Kontseiluak berretsi ditu. Horien oniritzia jasota, Batzar Nagusiari dagokio egoitzak Gizarte Politikako Departamentuaren esku geratzeko baimentzea. Batzar Nagusiak hilaren amaieran dira osoko bilkuran gaia onartzekoak. Aldundiak, berriz, lasaitasun mezua helarazi die egoitza horietako langileei, eta beren lanarekin jarraituko dutela eta oraingo lan baldintzekin jarraituko dutela ziurtatu die. Era berean, egoiliarrei adierazi die arreta eta zerbitzu berdina jasotzen segituko dutela. Datozen lau urtetan, Gipuzkoako 16 egoitza aldundiaren esku uzteko asmoa du aldundiak, eta bere eskumena dela zehazten duelako legeak. Horretarako, Mendekotasunaren Arretarako Gipuzkoako Hobekuntza Planaren bitartez proposamena aurkeztu zuen 2013an, eta urrian, Kabia foru organismo autonomoa eratzeko Foru Araua onartu zuen urrian. Beraz, legeak ezartzen duen eskualdaketa gauzatzeko proposamen bat aurkeztu duen lehena eta bakarra, Foru Gobernu hau izan da izan da. 2013an aurkeztu zuen proposamena Mendekotasunaren Arretarako Gipuzkoako Hobekuntza Planaren bitartez.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide