Laburbira 2015eko zortzi film labur emango dituzte bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 4a

ZUMAIA // Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Korrika Kulturalaren barruan, Laburbira 2015eko euskarazko zortzi film labur ikusteko aukera egongo da Zumaian bihar. 22:00etan hasita emango dituzte filmak, Aita Mari zineman. Sarrer...

ZUMAIA // Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Korrika Kulturalaren barruan, Laburbira 2015eko euskarazko zortzi film labur ikusteko aukera egongo da Zumaian bihar. 22:00etan hasita emango dituzte filmak, Aita Mari zineman. Sarrera bi euro kostako da, baina Baleikeko bazkideentzat sarrera doan izango da. Bazkide txartela erakutsi besterik ez dute egin beharko horretarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide