Gas isuria gertatu da Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2015eko martxoaren 3a

(Argazkia: Baleike) Sanjuaniturri parean eraikitzen ari diren etxebizitza bloke berriko lanetan makina batek gas hodi bat zulatu du eta ondorioz isuria gertatu da. Arazoa konpondu bitartean Alde Zaharreko eta Ardantzabideko bizilagunei etxetik ez irteteko eskatu zaie, eta Alde Zaharra itxi egin zaie oinezkoei eta kotxeei. Zorionez suhiltzaileek eta udaltzainek arazoa konpondu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide