Gehiengo sindikalak eta eragileek eginiko agerraldia (E. Albizu Lizaso)
Eskualdeko gehiengo sindikalak eta eragileek martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean egingo diren manifestazioetara joateko deia egin dute. 2013az geroztik Azpeitian, Getarian eta Zumaian lantzen ari diren Eskubide Sozialen Karta onetsi dute berriki, eta bertan jasotako puntuak aldarrikatuko dituzte
Aldaketa soziala orain, alternatibak ditugu! lelopean egingo duten manifestazioan.
Gehiengo sindikalak, hau da, ELA, LAB, STEE-ELIAS, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuek, egin dute manifestaziorako deia, eskualdeko eragileen laguntzarekin. Honako eragileek parte hartu dute aurkezpenean: Azpeitiko pentsiodunak, Bilgune Feministak, Elkar-ekinek, Baigerak eta Ernaik. Martxoaren 14ko manifestazioez gain, ez dute eskualde mailan beste ekitaldirik egingo; izan ere, "indar guztiak" manifestazio nazionalean jarri nahi dituzte.
Dagoeneko urtebete pasatxo daramatzate sindikatuek gainontzeko eragileekin karta soziala lantzen. Horri jarraiki, bi puntu zehaztu dituzte, beraien eskaeren oinarri bezala: "Bizitzaren iraunkortasun orekatuaerdigunean duen gizarte eredua sortzea" eta "gai ekonomiko, sozial eta lan arlokoetan erabakitzeko ahalmena izatea". Bestalde, jakinarazi dute, beraien ustez, manifestazioa "ezinbesteko" tresna dela, finkatutako helburuak lortzeko.