Zumaian jokatutako lasterketa bat (Olatz Prat/Hitza)
Aurreko 6 urteetan bezala aurten ere Hego Euskal Herrian txirrindulari afizionatuen denboraldia Zumaian hasiko da, datorren larunbatean goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko da Zumaia Saria. Lasterketa honetan elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak elkartuko dira, guztira 200 izango dira gerturatuko direnak lehenengoa delako, ibilbidea egokia delako edozeinek bukatzeko eta beste lasterketarik ez bait dago egun horretan.
Zumaiako lasterketan parte hartuko dutenen artean aurreko igandean Espainiako kopako lehen lasterketa irabazi zuen Antonio Angulo (Gomur-Cantabria) izango da, baita aurrenengo 10etan sailkatu ziren 2 euskal txirrindulariak ere Egoitz Fernandez (Euskadi Fundazioa) eta Peio Goikoetxea (AMPO); bide batez Lessor Basqueko lasterketetan ondoren ibili diren euskal txirrindulariak ere bai, euskal taldeetan dabiltzan ziklistak : Aitor Gonzalez, Mikel Elortza (Ampo), Jon Irisarri, Mikel Aristi (Euskadi Fundazioa), Iker Azkarate, Carlos Jimenez, Victor Etxeberria (Caja Rural), Bastien Bady (Parking Geltoki), Sergio Rodrigez, Fran Zurita, Iker Eskibel (Infisport), Xabi Bengoetxea, Antonio Soto (Telco), Marcos Jurado (Seguros Bilbao) Alex Aranburu, Alvaro Trueba, Juan Antonio Lopez, Julen Amezketa (Baque-Campos) Xanti Ramirez, Jorge Arcas, Antonio Pedrero (Lizarte)eta abar. Hori gutxi balitz, pistako munduko txapelketa aurreko astean korritu duen Illart Zuazubiskar ere Zumaiako lasterketan izango da.
Olaziregi, etxean lasterka
Jarraitu albistea irakurtzen Sasoian.info webgunean.