'Polimaitasuna' gaia landuko du Zumaiako Asanblada Feministak

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko otsailaren 25a

Zumaiako Asanblada Feministak ostiralerako eta larunbaterako hainbat jarduera antolatu ditu. Alde batetik, ostiralean 22:00etan Arrakala izeneko dokumentala emango dute Gaztetxean, eta horrekin batera, afari-merienda egingo dute bertaratzen direnek. Ze...

Zumaiako Asanblada Feministak ostiralerako eta larunbaterako hainbat jarduera antolatu ditu. Alde batetik, ostiralean 22:00etan Arrakala izeneko dokumentala emango dute Gaztetxean, eta horrekin batera, afari-merienda egingo dute bertaratzen direnek. Zer da hetero- araua, Nola egituratzen da bizi garen jendartea? Nola eragiten digu heteroarauak bizitzan eta harremanetan? eta halako galderak jorratuko dituzte. «Galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian eginiko proiektua da. Heteroarauaren inguruko gaiak landuko ditugu, hala nola, familia eta elkarbizitza egoera desberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu genero sistemak horretan guztian duen eragina», azaldu dute Zumaiako Asanblada Feministatik.

Bestetik, larunbatean polimaitasuna-ren inguruko tailerra egingo dute Gaztetxean. 11:00etatik aurrera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide