Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ZUMAIA // Indamendi elkarteak irteera antolatu du iganderako. Urkiola inguruan egingo dute ibilbidea. Hasiera batean otsailaren 8rako antolatuta zuten, baina eguraldi txarra zela-eta atzeratu egin behar izan zuten. Igandean Barazar portutik abiatuko di...
ZUMAIA // Indamendi elkarteak irteera antolatu du iganderako. Urkiola inguruan egingo dute ibilbidea. Hasiera batean otsailaren 8rako antolatuta zuten, baina eguraldi txarra zela-eta atzeratu egin behar izan zuten. Igandean Barazar portutik abiatuko dira, Altungane mendia igoko dute eta bertatik Urkiolara joango dira. Irteera 07:30ean izango da autobus geltokitik. Bertan parte hartu nahi dutenek goiko estankoan eman behar dute izena edo 943-86 03 57 telefono zenbakira hots egin, ostiral eguerdia baino lehen.